Azken boladako jarrerak ikusita, ezinezkoa dirudi iazko udaberrian bizi izan genuen loraldi politikoa. Bozemaileak ez dira asko aldatu –dakiguneraino- baina mezuak, erabat. Lehen itxaropenaren tokian, egurra ari du orain, gogotik.
Iazkoa oraindik berri samar dugulako, badakigu bestelako jarrerak posible direla, oraingo hau ez dela betirako. Zenbaitek martxoaren 10ean jarri du inflexio-puntua, hauteskunde biharamunean, beti ere Rajoy ez bada Espainiako presidente. Nik baditut nire zalantzak. Ez dut uste gauzak berehalakoan aldatuko direnik, zauriak irekitzen ari dira oraindik, eta elkarrenganako konfiantza apurtu egin da. Eta ikusteko dago Ibarretxeren ekimenak zein bide hartzen duen. Baina zerbait hobea etorriko da, ekarriko dugu.
Idatzi artikulu bat