Pare bat orduz egunkari banatzaile bihurtu nintzen, Durangoko Azokan. ‘Egunkaria’ kasuan auzipetuek laguntza eskatu zuten, bi orriko ale xume bat banatuz elkartasuna sustatzeko. Eroso sentitu nintzen enkargua betetzen eta esker onez hartzen zuen jendeak alea.
Une erabakigarrian dago gaia. Auzi nagusian fiskalak kasua artxibatzeko eskaria egin du, eta ‘herri akusazioz’ jantzitako fatxak bakarrik gelditu dira. Botinen kasuan ez da nahikoa izan epaiketari eusteko, ikusi egin behar gurean. Bitartean, bigarren auzi bat abiatu da, hau ekonomikoa. Lehena itxiko balitz, bigarrena ‘teknikoa’ litzateke, agian Tolosako epaitegian bertan aztertu beharrekoa.
Gauzak horrela, posible da oraindik egoerari buelta ematea. Zeuk ere lagundu.
Idatzi artikulu bat