Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/03/02 09:48:31.929 GMT+1

Egoera bihurria

Egon dira datu esanguratsuak, baina zalantza nagusiena ez da erabat argitu. Eta aukera politiko bat legez kanporatzeak errotik aldatu du panorama. Hain zuzen, airean dago nor izango den hurrengo lehendakaria.

Ibarretxek berriro erakutsi du bere indarra, alderdian norbaitzuk oraingoan baztertu nahi bazuten oso zaila dute operazioa. Lider sendoa da, boto propioak ditu, EAJn ez dute ordezkorik. Baina ez du lortu Lopezen gehiengo osoa ekiditea, haren esku dago ekimena.

Lopezek ez du emaitza onegirik izan, baina bai nagusiena: Ibarretxe ordezkatzeko aukera. Eta iragarri du ez diola aukera horri muzin egiten. Oso operazioa zaila du berak ere, interes asko nahasten dira eta oraingo aliatu popularra etsai izango luke bi urte barru Espainiako hauteskundeetan. Erabakia Madrilen hartuko da, tamalez.

Irabazle garbia izan da Aralar, eta hautagaitza sendoa aurkeztu du ezker abertzalearen ardatz izateko. Galtzaile nabarmenak EA eta EB, ez dute ondo neurtu bakarka duten indarra eta erabateko galbidean sar daitezke.

Gehiengo abertzalea duen herriak lehendakari ez abertzalea izan lezake. Egoera bihurria, inondik ere.

Nork: mikel.2009/03/02 09:48:31.929 GMT+1
Etiketak: hauteskundeak euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak