Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/04/08 07:49:40.081 GMT+2

Egin zitekeen hobeto

Maringo zubiaren zutabeak ikusgarriak dira, bai. Eta Isuskitzako bi tunel luzeak elkarri lotuta daude hainbat puntutan, istripu kasuan segurtasuna bermatzeko. (Bide batez, gehien bat lurpean doan AHT tunel bakarrean badoa, non geratzen da hor segurtasuna?)

AP-1 deitu duten autopista txukun egina dago, autoz pasatuta oso modernoa dirudi. Baina autopistaren azpian gauzak egin zitezkeen hobeto. Edozein autopistak ditu zutabe garaiak eta tunel erosoak. Azken belaunaldikoek, gainera, azpikoa ere kontuan hartzen dute. Esaterako, mendi maldak airez pasatzen dituzte, azpitik bizitzak jarrai dezan. Hain zuzen, hori eskatu zuen Eskoriatzak eta ez diote jaramonik egin. Harresi galantak erdibitu du herria, sekulorum sekulotan.

Nork: mikel.2009/04/08 07:49:40.081 GMT+2
Etiketak: ap1 eskoriatza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak