Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/04/19 08:27:07.382 GMT+2

Egin apustu!

Goiena, 2011.04.20

Dagoeneko badakigu Sortu ez dela hauteskundeetan izango, nahiz seguruenik legeztatu egingo duten luze gabe. Aldiz, espero dut Bildu aukeren artean izatea, hari joango zitzaizkion botoak hartzeko moduan. Izan ere, Batasunak bildu ohi duen boto mordoska balekoa ez izateak aldatu egiten ditu emaitzak eta gehiengo faltsuak ahalbidetzen.

Beste faktore garrantzitsua partehartzearena da, hemen ere emaitzak mugitu egiten baitira noren botoemailea abstenitzen den. Eta, agian nire inguruan ez dudalako bero handirik sumatzen, baina nago abstentzioa altu samarra izan daitekeela.

Egia da Gipuzkoan oso irekia dagoela azken emaitza, ez baita alferrik lurralde honetan gertatu lau alderdi ezberdin nagusitu izana, txanda kuriosoan. Horrek agian suspertu lezake apur bat interesa, baina bestela epel dago giroa. Esaterako, badakit alderdi guztiek izan dituztela arazo potoloak zerrendak osatzeko, nahita ere apenas egin ahal izan dutela fitxaketa sonaturik.

Alderdien setakeriaz eta zerrenda itxien injustiziaz hausnartzea komeni da, baina beste behin ere etxeko lanak egin gabe datozkigu hauteskundeak. Hilabete falta da, egin apustu!

Nork: mikel.2011/04/19 08:27:07.382 GMT+2
Etiketak: abestentzioa hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak