Goienkaria, 2010.04.16
Absolbitu egin dituzte –oraingoz- Egunkarian auzipetuak eta poza nabaritu da han-hemenka. Falta da auzi honen balizko helegiteak gainditzea, geratzen da oraindik bigarren auzia –ekonomikoa- eta hori guztia ondo joango balitz pentsatzerik legoke ea zenbat milioiko kalteordaina beharko litzatekeen egindako kaltea nolabait ordaintzeko.
Baina iruditzen zait oker itzel honen onura bakarra izan daitekeela Gomez Bermudez epailaren ebazpena. Ze ez da mugatu auzipetuak absolbitzera, eta piezaz pieza desmontatu du Del Olmok eraikitako gezurra, Garzonek asmatutako bihurrikeria juridikoen gainean. Uste dut aurrerantzean zailago izango duela edozein epailek oinarririk gabe epaitzea edo errazago defentsako abokatuek hori ekiditea.
Idatzi artikulu bat