Txundituta nauka Andoni Ortuzarrenak. Egun batean EITBko zuzendari nagusi oheratu eta biharamunean bere alderdiko lurralde-buru iratzartu da. Nik suposatzen nuen komunikazio talde publikoaren burua, alderdi lanetik aparte samar eta informazio-orekatik hurbilago ibiliko zela. Eta behin bata utzi ezkero, denbora pixka bat hartuko zuela besteari heltzeko.
Oker nengoen, bistan da. Apur bat aurretik ikusiak nituen Josune Ariztondo eta Belen Greaves postu-trukean, Bizkaiko Aldundia eta EBBaren artean. Zu hona, ni horra. Aparatu batetik bestera. Nonbait, urteen poderioz lausotu egiten dira alderdi pribatu eta erakunde publikoaren arteko mugak, non amaitzen den bat eta non hasten bestea. Zilegi izango da, agian. Baina dotore, ez.
Erantzunak
Nork: A.Miranda.2008/01/18 23:53:26.129 GMT+1
Mikel serio ari zara? "Txunditu" hori lizentzi literario bat izango da ez? Sinistuta nago informazio mundu horretan zabiltzanez, oso ondo dakizula PNVko goi karguen "manejuaz". Edo bestela, erakutzi iezadazu oker banago. Benetan diotsut sinistuko dizudala.
Nork: Luxiano.2008/01/20 21:07:53.909 GMT+1
Kasu honetan txunditu nauena izan duk gizartearekiko errespeturik eza. Atzo Berrian Imanol Muruak elkarrizketa egin zioan Andoni Ortuzarri, eta espresuki aipatzen zian aspaldi burukide balitz bezala hitz egiten zuela, duela astebete bakarrik EITBko zuzendaritza utzi zuenak.
Disimulatu beharrik ere ez sentitzea, hori duk harrigarria. Eta gizartearen jabe sentitzea, edozein gauza egiten dutela ere botoa jasoko duten segurtasuna, inpunitate hori... hori, harrigarria bakarrik ez, hori beldurgarria ere baduk.
Nork: mikel.2008/01/21 09:28:12.570 GMT+1
Mikel eskertzen diat hire erantzuna. Ados beldurgarria dela, baina Ortuzar eta gainontzeko burukideen aldea zertan datza,? ba Ortuzar aho bero bat dela eta kargu berriak "txutatu" egin duela. Euskadi (eta ez Euskal Herria) heurena dela -botoak barne- gaurko gaia dela pentsatu behar al dugu? PNVk oso aspalditik barneratutako kredo bat dela ez al da egokiago pentsatzea? Iruditzen zaidak, Ortuzarrek egin duena dela gehiegi eta azkarregi hitzegin, ez beste ezer berririk.
Honekin ez diat I.Muruak eta hi bezelako komunikatzaileek egin dezakezuen analisi zorrotz ata motzagokoen balio zalantzan jarri nahi, alderantziz, naiz eta horrekin ados nagoen, ez dela berria adierazi nahi nian, ez besterik.
Besarka da bat.
Luxiano
Nork: Luxiano.2008/01/21 19:56:26.188 GMT+1
Beste besarkada bat hiri. Eta gogoratu, bisita zor diguk aspalditik.
Nork: mikel.2008/01/22 18:12:55.798 GMT+1
Goienkarian irakurri nuenean zure artikulua pentsatu nuen: nagusitan, hau bezalako artikuluak idaztea gustatuko litzaidake.
Bidean nago. Nagusi egitekoan. Ez artikulu onak idaztekoan!
Nork: Edorta.2008/01/29 19:32:36.899 GMT+1