Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/10/28 09:35:19.832 GMT+2

Denboraren orratzak

Munduak betiko abiadan jarraituko du biraka, baina eguneroko bizitza ziztu bizian doa. Gero eta gauza gehiago egin nahi dugu, gero eta asti gutxiago daukagu haiek egiteko. Egungo jendarteak galdua du itxoiteko patxada.

Delako prozesu politikoarekin nabari da hori bereziki. Presa adierazten dute alde guztiek, eta haserrea, urratsak etengabe atzeratzen direlako. Baina prozesuak ez du bakarrik akordio bat ekarri behar. Prozesua sendo eta erabakigarria izango bada, prozesuan zehar  denok moldatu beharko dugu gure pentsamoldea. Eta horrek denbora eskatzen du.

Horregatik, denboraren orratzak ahaztu eta aztertzen hasia naiz zertan bat etor naitekeen ezberdin pentsatzen dutenekin, norantz mugitu behar nukeen haiekin topo egiteko.

Nork: mikel.2006/10/28 09:35:19.832 GMT+2
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak