Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/15 10:25:14.664 GMT+2

Denak lanera

Goienkaria, 2007.06.15

Bihar eratuko dira udal berriak, alkateak aukeratuta. Gehienetan, zerrendarik botatuenaren burua izango da alkate, baina ez beti. Batzuetan legeak galaraziko du hori, zerrendarik botatuena legez kanpo dagoenetan, Aretxabaleta esaterako. Besteetan, itunak egon daitezke botatuenari alkatetza kentzeko.

Giro politikoak ez du lagunduko gauzak ganoraz egiten. Horrelako egoeratan, gutako bakoitzaren alderik eskasena agertu ohi da. Baina merezi du ahaleginak. Legez kanporatuak ezingo ditu eskubide guztiak bereganatu, baina badaude formulak elkarlanerako. Eta koalizioak egitea zilegi da, baina zinegotzien ia erdia gera daiteke oposizioan, besteen akatsak salatzen.
Onena: zerrendarik botatuenak alkatea, erabakiak udalbatzan, eta denak lanera.

Nork: mikel.2007/06/15 10:25:14.664 GMT+2
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Onena da gobernu sendoak egitea, ez? Eta nago, arazo programatiko larri barik egin daitezkeela paktuak. Hau da, badira programa oso antzerakoa izan eta gobernua batera osatuko ez duten herriak, itxuraz. Hori ez dakit ba onena den...

Nork: Iban Arantza.2007/06/15 11:13:55.909 GMT+2

Eta Ondarroan denak lanera?  Norbaitek esan zigun gatazka sozializatu egin behar zela. Uste dut, bide horretatik goazela. 

Nork: Andoni Miranda.2007/06/18 23:27:46.878 GMT+2

Ondarroan ere bai, denak lanera. Lehen lana, Aretxabaletara bisita egitea. Han ere zerrenda legez kanporatua izan da bozkatuena eta, aurrez adostasunak eraikita zeudelako, inongo istilurik gabe osatu zen udala, denak lanerako prest zeudelako.

Marko juridikoak, lege bihurriek eta alderdien kazikadek kontraesanez betetzen dituzte udalak. Herrietan egin daitezke bi gauza: goiko borrokak herriratu eta gatazka biderkatu edo, Aretxabaletan bezala, goitik datozen kontraesanak saihestu eta adostasun sare propioak landu.

Noski, nik bigarrena nahiago.

Nork: mikel.2007/06/19 08:00:40.809 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak