Debagoieneko musika lehiaketa hastera doan honetan, gogoratu nahi dut joan den asteko aurkezpena. Kutxak eskatu zidan bere ordezkari gisa mahaian egotea; eta nik galdatu ea zer esan behar nuen Kutxaren izenean. Ba, lore ederrak entzun nituen Goienari buruz.
Kutxak Danbaka babesteko arrazoi nagusia da sustatzailea Goiena izatea. Urte batzuk daramatza Kutxak Goienaren bezero, eta badaki Goienak ondo egiten dituela gauzak, serio demonio. Berme handia da hori ekimen berrietarako. Gainera, Goienak ziurtatzen du ekimenaren oihartzun mediatikoa, bere hedabide guztietan eta besteenetan.
Bertako intxaurrak ere hamalau direla sinesteko, mesedegarri suertatzen dira kanpoko eta goienekoen loreak. Gustura egin nuen enkargua.
Idatzi artikulu bat