Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/01/15 20:07:14.089 GMT+1

Contra Franco...

Franco hil berritan, joandako garaien penatan zeudenek lelo argia asmatu zuten: Con Franco vivíamos mejor. Fatxa arriskutsuak begi ertzetik zelatatuz, progre ezkertiarrek aurrera egin zuten... harik eta arazoak iritsi ziren arte. Batzuk agintearen erotika probatu zuten eta haren limurkerietan katiatu. Bestetzuk, jarraitu zuten borrokan, ezintasunarekin topo egin arte. Horietan, banakak eutsi, gehienak etsi; guztientzat, ametsa hautsi egin zen. Desencanto deitu zioten sentimendu horri. Eta, norbaitek asmatu zion ilusio eta batasun galduen baladari izenburu bikaina: Contra Franco vivíamos mejor.

ETA Barajasen berpiztu denean politikariak nola jardun diren ikusita, burura etorri zait lelo zaharra. Guztiek ematen diote ETAri protagonismo erabatekoa gatazkaren amaieran, haiek nahi ez duten artean zer eginik ez balego bezala. Seguru politikatik ahal den guztia egiten dela baldintzak eta kontraesanak sortzeko? Ez da ba izango, ETAren aurka erosoago ari direla?

Nork: mikel.2007/01/15 20:07:14.089 GMT+1
Etiketak: euskalerriak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gauza bera zioen duela gutxi El Paísen <a href="http://www.guerraeterna.com/archives/2007/01/una_estrategia.htm"l>Soledad Gallego Díaz-ek</a>.

ETArenak markatuko duela Espainiako bi alderdi handien arteko kanpaina. Aukeran duten beste gaia (proiektu urbanistikoen ustelkeria) alde batera utzi nahi zutelako.

Iturri, islandiar izateko bidean.

Nork: iturri.2007/01/16 22:01:26.542 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Ea ba horrela ondo ateratzen den:

<a href="http://www.guerraeterna.com/archives/2007/01/una_estrategia.html">Soledad Gallego Díaz</a>.


Nork: iturri.2007/01/17 22:09:51.164 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak