Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/11/22 06:41:23.596 GMT+1

Confebask eta errege

Ez dut ulertzen euskal enpresarien zaletasuna monarkiarekiko. Confebask baldin bada Espainia edo Europako enpresarien elkarteetan kide, logikoa litzateke haien ordezkariak gonbidatzea bere 25. urteurreneko ospakizunera. Baina Espainiako erregea? Zer erantsi zion ekitaldiari?

Ibarrean ere egona da borboia, gure korporazioak gonbidatuta. Eta gogoan dut orduan erabili zen hipotesia: euskal enpresa batzuk Espainian jasotzen ari ziren erasoari aurre egiteko modua ote zen… Benetan uste dute hori gure enpresaburuek? Norbaitek gorrotatzen badu euskal enpresa bat izenean ‘k’ hizkia darabilelako, nekez aldatuko du hori erret bisitak. Aldiz, morroi otzanaren moduan ibiltzea patetikoa da askorentzat. Neurtzen dute hori?

Nork: mikel.2008/11/22 06:41:23.596 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak