Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/01 07:49:37.812 GMT+1

Billary

Uste dut Washington Post egunkariak asmatu diela izena. Ondo asmatu ere, alajaina! Bai, Clinton bikoteaz ari naiz, Bill eta Hillary. Emaztea da presidentetarako hautagaia, baina senarra ari omen da gero eta toki handiagoa hartzen kanpainako ekitaldietan. Obama hasiberriaren aurrean esperientzia erakutsi nahi, nonbait. Oraintsu Hego Karolinan ez zaie oso ondo irten, agian ez dira horretan tematuko.

Hala ere, Argentinan gertatu zen –Nestor Kirchner presidenteak emazte Cristinari pasatu zion kargua- eta gehiagotan gerta daiteke. Emakumeen presentzia politikan areagotzen ari den seinale, dudarik gabe. Baina baita politika eta errentagarritasuna uztartzen dituen joerarena ere: abizen-marka ezaguna probestu, bi baten prezioan eman…

Nork: mikel.2008/02/01 07:49:37.812 GMT+1
Etiketak: aeb hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak