Ez gara ondo ari, alde bakoitza bere biktimak goresten, besteenak ahaztuta. Uste dut ez dela iritsi orria pasatzeko garaia, oraindik biktima berriak sortzen ari bai dira.
Ez dakit 'terrorismoaren biktimak'
izenpean bakoitzak zer sartzen duen. Ez dut ulertzen nola esan
dezakeen Maixabel Lasak Jaurlaritzaren izenean onartezina dela lotzea
bakea eta marko juridiko berriaren aldarria. Galeriarako?.
Kontraesankorra da aldi berean entzutea Kursaalean Goardia Zibila gu
defendatzeko dagoela eta Legebiltzarrean torturatu egiten duela.
Nahaspila izugarria ikusten dut gai honetan, despiste galanta; batzuk
borondate oneko inozo, besteak arrantzale maltzur.
Berradiskidetzea beste zerbait da, sakonagoa. Eta hasten da biolentziak amaitzen direnean.
Erantzunak
Nork: Bixente.2008/05/24 03:53:09.219 GMT+2
Berradiskidetze kontzeptua barra-barra erabili zen Espainian frankismotik irteeran. Eta gaurtik ikusita, esango nuke nagusiki egina dagoela, behintzat lor daitekeen neurrian. Nahi nuke gurean beste horrenbeste!
Hortik gora, ez dut uste esan nahi duenik etsaiaren adiskide bihurtzerik, ez eta inondik ere bakoitzak jasandakoa ahazterik. Uste dut berradiskidetzea dela:
- Iraganeko injustiziak posible den neurrian argitzea
- Biolentziarik ez erabiltzea helburu politikoetarako
Eta horretarako behar da:- Norberarenganako autokritika
- Elkarrenganako errespetua
- Proiektu politiko guztiak egingarri izatea.
Berradiskidetzea ere Itaka bat da. Hemen ere bidaia da helburu.Nork: mikel.2008/05/24 09:27:37.485 GMT+2