Emeki-emeki, ari da garatzen ibarreko bidegorri sarea. Eskoriatza eta Arrasate kasik jarraian egiteko moduan leudeke –ez bainaiz oraindik ibili- oinez nahiz bizikletaz, patxada ederrean. Gogora ekarri dit Urbina-Maltzaga deitzen zen egitasmoaren eztabaidan nola saiatu ginen talde bat bidegorria egitasmoaren baitan txertatzen. Lan hari eta beste batzuei esker, bidean da bide berri gorria.
Bi puntu. Bat, bidegorriak erabiltzen dira baliagarri diren heinean. Zati txikiek ezer gutxi balio dute, sarea behar da. Zatiak sarean lotu ahala hasten da bidegorria ohituretan eragiten. Eta bi, bidegorria gehi tranbia eta autobusa, ibarreko mugikortasuna goitik behera aldatu behar da. Autoentzat biltegiak, eta garraio zentzuduna, iraungarria.
Idatzi artikulu bat