Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/25 18:23:23.154 GMT+2

Bi boto, bi aukera

Goienkaria, 2007.05.25

Oso gogoko ditut udal hauteskundeak, besteak beste, bi boto ditudalako eskuan. Hau da, bi aukera ditut bultzada emateko merezi duten hautagai edo zerrendei.

Dagoeneko erabakia dut noren zerrenda sartuko dudan gutunazal zurian. Erabakigarria izan da zerrenda-burua, bera bailitzateke herriko alkate, irabazi ezkero. Eta alkateei dagokie udal taldearen eta herriaren lider izatea. Horren arabera aukeratu dut. Bestea, gutunazal koloreduna, azken orduan erabakiko dut. Hau politikoagoa da, aldagai gehiago hartu behar dira kontuan: epe motz ala luze, sari ala zigor, bihotza ala burua…

Bi botoak bereiztuta aukera daukat zuri-beltzari ihes egiteko. Osoago ager dezaket nire iritzia eta libreago sentitzen naiz. Probatu duzu inoiz?

Nork: mikel.2007/05/25 18:23:23.154 GMT+2
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak