Arrasate Telebistan ezagutu nituen Iñurrategi anaiak, hamazazpi urteko Maider Egues neskatilak egiten zuen elkarrizketa saio bikainean. Uste dut K-2an izandako porrota kontatu zutela eta gogoan dut txundituta utzi ninduela bi anaien heldutasunak eta mendiaren gaineko ikuspegi zentzudunak.
Orain Albertok, Felixen faltan beste bi lagunekin, Broad Peak-en hiru gailurrak kateatu ditu, bide eta marka berriak eginda. Zortzi milakoak pilatzen ibili zirenean ere ganora zerion beti haien jardunari. Eta, behin Albertok marra hura gaindituta, lan teknikoak eta ludikoak burutu ditu, oraingo hau bezala. Fribolitatearen tentazioei eutsi eta ildo egokian irautea, hori izan da atxabaltar anaion estiloa. Kalean gabiltzanontzat ere oso balekoa.
Idatzi artikulu bat