Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/12 08:24:01.768 GMT+1

Beste urte bete

Urteak bete ditut atzo, 53. Urte bat gehiago naiz, atzoz geroztik.

Horrela esanda, adinak erantsi egiten dio pertsonari zerbait: honi, jakinduria; hari, esperientzia; besteari, patxada... Denoi zerbait. Urte asko dituenak, zaku bete bizi dauka barrenean, birziklatzeko eta goxatzeko.

Beste urte bete hartu, bai. Eta galdu dudana? Pentsatzen jarri nintzen batean, erabaki nuen galtzea -ezer baino lehen- galdutakoaz gogoratzeko memoria. Harrezkero, ahaztu egiten zait lehen zer nuen edo zer nintzen; horrela, ezin dut jakin zer galdu dudan.

Urteetan aurrera, urteak bete, urteak hartu, urte bat gehiago izan... Esaldi hauek asmatu zituenak ere pozik hartzen/betetzen zituen urteak!

Nork: mikel.2007/02/12 08:24:01.768 GMT+1
Etiketak: pedolibrean | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eta askoz gehiago bete ditzazula!

Zorionak Mikel

Nork: Patxi.2007/02/12 09:25:15.181 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Zorionak, Mikel, eta segi zakuko gauzak konpartitzen!.

Musu bat

 

Nork: Elena.2007/02/12 10:11:30.407 GMT+1

Zorionak, Mikel, eta segi zakuko gauzak konpartitzen!.

Musu bat

 

Nork: Elena.2007/02/12 10:11:32.599 GMT+1

Zorionak bai.

Iban

Nork: Iban Arantzabal.2007/02/12 16:08:48.508 GMT+1

Mila esker!

M. Aguriondo

Nork: mikel.2007/02/12 19:16:19.975 GMT+1

Zorionak.

Nork: iturri.2007/02/12 23:26:21.065 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri

Zorionak Mikel!

Laster gazteagoa den blogaren bigarrena :-)

Nork: Eneko.2007/02/14 23:59:46.330 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/eu

Zorionak benetan.
Batez ere zorionez betetako urteak, beteak dituzulako
Ez ahal da horrela?

Muxu zaparrada bat, Fatima eta biondako

Nork: Iñaki Larrañaga.2007/02/21 18:45:02.851 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak