Goienkaria, 2010.05.21
Asteon oso argi
irudikatu da Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko ezberdintasuna: Bilbon Alondegi
berria inauguratu den bitartean, Donostian enegarren aldiz jarri da kolokan
Tabakaleraren etorkizuna. Lehena egin da zarata eta txapligu artean, eta bigarrenak
aldiz azaleratu egin ditu donostiarren etsipena eta bilbotarrekiko inbidia.
Gipuzkoan gero eta maizago entzuten dudan mezua: ‘Gu ez gara ezertan ados jartzen eta bitartean haiek egin eta egin ari dira’. Ni Besaide inguruan bizi naiz, bien tartean, eta ez nator bat. Bizkaia bertikala da eta Gipuzkoa horizontala. Gipuzkoa ez da Bizkaia txiki bat, handitu zain dagoena. Besaidetik ikusita, ez da Donostian beste Alondegi bat behar. Nahikoa litzateke Tabakalera soil eta eder bat.
Erantzunak
Tabakalerak aurrera irten dagien itxaropenaz.
Nork: ibon.2010/05/21 09:51:52.454 GMT+2
Donostiako liburutegi sarea eta kultur etxeak, Odon Elorzaren hizkuntza politika botatzen ditut nik faltan bazterrotan.
DV Correoak, arerioak ematen duten arren, nebarrebak dira, eta gu dantzan jartzea lortzen dute, gehienetan.
Jakingo bazenu ze zalaparta sortu dan gurean, errealzale batzuk primerarako hori ospatu gura dutelako herrian... lotsagarri.
Euskal Herria badugu helburu, utzi ditzagun holango pitokeriak.
Periferiak, hiriburuak eta holangoak... egin dezagun apurka apurka herri bat, osatua, garatua, patxadazkoa.
Punta batetik bestera bi ordutan egon gaitezke eta, abiadura handiko trena hartu barik gainera!
Nork: ptx.2010/05/21 10:02:18.628 GMT+2
http://www.irratia.com
Alondegiaren planteamendua gustatzen zait, jarduerak bereizteko dugun joera desegokiaren kontrakoa delako. Kirola, kultura eta aisia, denak ontzi berean jartzea gustatzen zait. Baina, eredu hori tamaina txikian eta lurralde osoan ereitea nahiko nuke, eta ez bakarrik mega-tamainan eta zilborrean.
Nork: oier.2010/05/21 10:48:24.865 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/oier
Tabakaleran aukera paregabea berreskuratu da neurri egokiko egitasmoa egiteko, eraikinaren edertasun berezkoa birrindu gabe. Euskal hiriak ez du auzo bakoitzean Alondegi bana behar, ezta guztietan itsas portu eta aireportu erraldoirik.
Hain zuzen, Besaidetik berdin ikusten dira gureak Baionako portua eta Bilbokoa, Loiu eta Foronda, Alondegia eta Tabakalera. Eta osagarriak Bizkaia bertikala eta Gipuzkoa horizontala.
Nork: mikel.2010/05/22 13:21:10.377 GMT+2