In vino veritas dio esaldi zaharrak, mozkorra egiatan ari dela beti. The answer is blowin' in the wind idatzi zuen kantari zakarrak, erantzuna haizeak duela beregan.
Nik bertso baten aurkitu dut argia, joan den astean Zutabek sortutako zalapartan neure burua kokatzeko. Andoni Egañak honela bukatu zuen aspaldi bakeari buruzko bertso bat: …bakea ez baita gerrarik eza, gerrarik nahi eza baizik. Nire interpretazioan, armak isiltzea beharrezkoa da baina ez nahikoa; gatazka konpontzean, orduan iristen da bakea; eta armekin ibili denak gatazka konponbidean ikusi behar du, armei betirako uko egiteko.
Bi mahaietan banatzen bada lana, ondo. Baina bi mahaiak ez dira autonomoak. Jokoan baitaude arazoaren bi mailak: eza eta nahi eza.
Idatzi artikulu bat