Fatima, Arrasaten. Txuri, Itziarren. Eta neroni, Ormaiztegin. Beltxi zen gurean EsteƱibarren jaiotako bakarra. Eta bera akabatu zen atzo, gaixoak jota.
Hemen kontatu nituen Beltxirenak, duela hiru bat urte. Ordurako nabari zitzaion zakarretik mimosorako bilakaera areagotu egin zen gerora, eta une gozo asko igaro ditugu elkarrekin. Gaixoak ez dio asko iraun eta inoiz baino marmar errazagoa zeukan azken asteotan.
Ia hamalau urtez Beltxik gurean hartu duen tokia nabarmen hutsik dago. Pena lasaia geratu zaigu, asko eman digun Beltxiri geuk ere asko eman ahal izan diogulako. Eta Txurik, 15 urtera bidean doan amona xaharrak, nahikoa lan du bizirauten. Hirurok juntuxeago paratuta beteko dugu Beltxiren hutsunea.
Erantzunak
Guk ere faltan botako dugu Beltxi.
Lelengo triste jarri da Paula baina gero topatu du kontsolamendua: "Amama Paulari egingo dio konpainia zeruan".
Nork: Larraitz.2010/02/07 21:17:15.883 GMT+1
Nork: Joxe Aranzabal.2010/02/16 14:30:32.936 GMT+1