Berez, lehen ere bitan banatutako alderdi batetik sortu zen EA, eta orain berari iritsi zaio bere zatiketa. Ez da sorpresa izan, aspaldidanik sentitzen zen bi alderdi zebiltzala borrokan hor barruan. Bi gutxienez, ze gaur aurkari ageri diren Iñaki Galdos eta Sabin Intxaurraga aliatu izan ziren Begoña Erraztiren aurka kongresu batean, oker ez banago.
Dena den, ez dut uste transfugismo kasu baten aurrean gaudenik. Berba hori erabiltzen da kargudun bat edo gutxi batzuk pasatzen direnean konpetentziako alderdi batera. Eta hemen berriz Gipuzkoa mailako kargu guztiak (EAk zituen ia guztiak, bestalde) ados jarri dira alderdi berri bat sortzeko. Hauek nahi dute EAJ gogortu, besteek HB zibilizatu. Argitasun garaiak datoz euskal politikara.
Erantzunak
"...besteek HB zibilizatu": HBk gainontzeko alderdiek dituzten aukera eta eskubide berdinekin jardun dezan lana egingo dutela esan nahi zenuen, ezta? "Zibilizatu" berbarekin Zibila eta zabala den alderdira bultzatu nahi dutela uler daiteke.
Nork: Iñaki.2009/06/05 09:08:17.878 GMT+2
Agian gogortu eta zibilizatu horrela nabarmendu behar nituen, adierazteko ez direla nire berbak baizik haienak. Intxaurragaren EAk uste du bere eraginak lagun diezaiokeela Arnaldori estrategia zibila (ez militarra) sendotzen. Eta Galdosen Alkarbidek sinisten du EAJ berriro has daitekeela imazkeriatan eta bera dela tinkotasunaren bermea. Biak ala biak helburu handi samarrak ez ote diren EAren bi zatiei geratzen zaien indarrerako...
Nork: mikel.2009/06/08 08:05:01.379 GMT+2