Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/03/26 07:53:27.597 GMT+1

Bagara

Goienkaria 2010.03.26

Ez nuen joaterik izan Amaiako ekitaldira, baina asko interesatzen zait egitasmoa. Debagoiena ekimen askoren sorleku izan da, ekonomia, hezkuntza, komunikazio edota gizarte alorretan, mundu zabaleko hainbat komunitaterentzat erreferentzia bihurtzeraino.

Baina bulkada horri osotasun ikuspegia falta izan zaio osagai guztiak egitasmo bakarraren baitan txertatzeko, auto-eraketa ariketa kolektiboa eginaz. Kontua da ea ibarrak ba ote duen borondaterik komunitate sendo eta kohesionatua izateko, bere kide guztien ongizate eta giza garapena bermatuz. Azken urteok zalantza piztu dute nigan, espero nituen hainbat bilakaera gertatu ez direlako. Ahultze bidean ikusten dut ibarra. Hain zuzen horregatik nago ni ere prest Bagara gurdia bultzatzeko.

Nork: mikel.2010/03/26 07:53:27.597 GMT+1
Etiketak: debagoiena autoeraketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak