Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/08 12:50:47.062 GMT+1

Aurten bai?

Goienkaria, 2010.01.08

Asteak pasa ahala, zarata interesatuen artean melodia atsegin bat ari da indar hartzen, zera dioena: Arnaldok-eta bultzatutako ekimena inoizko serioena izan daitekeela. Hasieran askok izan genuen mesfidantza uxatuz doa, urratsak ikusita.

Hogeita hamar urte inguruan ezagutu ditugu hamaika ahalegin –eta beste horrenbeste porrot- estrategia soilik politikoen alde, baina Arnaldo izan da porrotarekin desagertu ez den lehen liderra. Oraingoan eztabaida zabala abiatu du eta bere tesiak argi ari omen dira nagusitzen. Hori bai, gehiengo handia beharko dute disidentzia neutralizatu eta zatiketa arriskutsuak saihesteko. Hain juxtu prozesu honen arrakasta bermatzea aski arrazoi litzateke Arnaldo, Rafa eta enparauak kartzelatik libratzeko.

Nork: mikel.2010/01/08 12:50:47.062 GMT+1
Etiketak: eztabaida arnaldo | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ezker abertzalea bultzatzen ari den eztabaida prozesua ez dut uste soilik arnaldo otegik bultzatutakoa denik, eta ez dut uste bere tesia denik. Ezker abertzalea, zorionez, arnaldo baino askoz gehiago da.

prozesu honen arrakasta bermatzea izango da herri hau askatasunera eramatea, eta aurten ez dut uste izango denik.

Agian batzuek ETA ixiltzearekin lotzen duzue prozesu honen arrakasta.

Ezker abertzalea ezagutzen ez duzuen seinale. 

JTK

 

 

Nork: jtk.2010/01/08 13:45:19.704 GMT+1

Ezker abertzalea askoz gehiago da Arnaldo baino, nork esan du kontrakorik?

Prozesuaren arrakasta aipatzean bi prozesu ezberdinez ari gara: zuk herriaren askatasunari dagokiona, nik eztabaidarena. Eztabaidaren arrakasta niretzat izango da politikoak nagusitzea, eta horretarako baldintza da militarrak lidergo hori onartzea.

Eta ezker abertzalea ezagutzeko lehiaketaz, barkatu baina passso!

Nork: mikel.2010/01/08 14:05:38.101 GMT+1

"gehiengo handia beharko dute disidentzia neutralizatu eta zatiketa arriskutsuak saihesteko" Hori da zuk nahiko zenukeena, ezta Mikel? Horrelako idatziekin, estatu espainiarrean dauden komunikabideen argumentu eta nahiak zeureganatzen dituzu. Arnaldoren tesiak nagusitzen ari direla? Nik ez dakit baina, ezker abertzale osoaren tesia nagusituko da, zer edo zer nagusitzekotan... Benetan Mikel, zure espekulazio eta jakintasun kutsu horrek, sasikomunikabideek azken aldian darabilten hizkuntza bera hitzegiten duela deritzot. Diario Vasco, Noticias taldea, El Pais... konturatzen bazara horrelako textuez bazkatzen ari dira azken aldian... Ez dakit zuk zein intentzio daukazun espekulazio hauekin...

Nork: Susana.2010/01/08 15:44:24.808 GMT+1

Horrelako bilakaera baten aurrean denoi komeni zaigu gehiengo handiak egotea, eta bereziki prozesuan murgilduta daudenei. Ipar Irlandan gehiengo handiak bultzatu zuen Stormont-eko akordioa eta hala ere gaur bertan oraindik bonba batek egin du eztanda.

Eta zein tesi ari den nagusitzen, nik ez dut espekulatzen. Hitzez hitz hauen zioen Berriak urtarrilaren 5ean eztabaida prozesu honi buruz: "(...)Ia 6.500 lagunek parte hartu dutela orain arteko eztabaidetan, «milaka iritzi eta ekarpen» bildu dituztela, eta gehienek bat egin dutela ezker abertzalearen zuzendaritzak eztabaidarako proposatutako Fase politikoaren eta estrategiaren argipena izeneko txostenaren edukiekin".

Lasai, Susana, ni ez nauzu etsai.

Nork: mikel.2010/01/08 17:55:35.276 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak