Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/05/01 10:57:21.347 GMT+2

Aurrezki kutxak jaki?

Goienkaria 2010.04.30

Espainiako finantza sistema aztoratuta dabil, eta nagusitzen ari den ideia batek aurrezki kutxen despolitizazioa aldarrikatzen du. Politikariek muturra gehiegi sartu bide dute eta profesionalen ordua iritsia litzateke. Ez da gezur erabatekoa, baina egia osoa ere ez.

Azken hamarkadotan aurrezki kutxak desagertu egin dira Europan bankuen mesedetan, eta Espainiakoa ere dinamika horretan ulertu behar da. Merkatuaren erdia hartzen dute kutxek eta bankuek finantza krisia baliatu nahi dute zati potolo hori eskuratzeko, aginte finantzari eta politikoaren laguntzarekin. Euskal kutxetan erasoari aurre egiteko borondate garbia ikusten dut. Eta banaka sendo badaude ere, bat eginda nekezago jango lituzke inork. Datorren urtean?

Nork: mikel.2010/05/01 10:57:21.347 GMT+2
Etiketak: finantza sistema | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak