Bizi dugun krisia finantza sisteman azaleratu zen eta oraindik ere esparru horretan ari da jokatzen neurri handian. Ondorioz auspotu egin da bankuen aurkako sentimendua hiritarrengan, baina txingar hori oso aspaldikoa da eta ez da inoiz itzali, ez zituzten alferrik judutarrak Espainiatik kanporatu batez ere lukurrerian aritzen zirelako.
Akats handia iruditzen zaidana da sentimendu horretan aurrezki kutxak ere sartzea. Izan ere, hauen izaera guztiz bestelakoa da. Ikus dezagun.
Norenak dira aurrezki kutxak? Kutxen agintari guztiak hautetsiak dira: erdiak udal eta foru
hautetsien ordezkariak dira; beste ia erdia bezeroen ausazko ordezkariek
hautatzen dituzte beren artetik;
eta azken ondartxoa langileei dagokie, hauteskunde sindikalen emaitzen arabera.
Kutxak ez dira administrazioa, baina ezin esan interes pribatukoak direnik.
Norentzat ari dira aurreki kutxak? Akziodunik ez dagoenez, Kutxetan ez dago dibidendu pribaturik. Irabazien portzentai bat -% 25 eta 30 artean- dibidendu sozialera bideratzen da, Gizarte Ekintzaren bidez eta gainontzeko guztia aurreztu egiten da. Horrek egin ditu Kutxak erakunde sendoak.
Antolaketa eredua, beraz, ondo gizatiarra da eta asko du autoerakuntzatik. Urteetako kudeaketak eredua bihurritu badu, goazen hori zuzentzera, baina ez dezagun eredua bera hankaz gora jarri eta ez ditzagun kutxak bankuen zaku berean sartu. Hiritar moduan ez zaigu komeni.
Idatzi artikulu bat