Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/08 08:00:08.296 GMT-4

Aurrera bolie!

Goienkaria, 2007.06.08

Ez dut ezkor izateko indar nahikorik barrenean. Neu naizena baino gogorrago behar da izan, gauzak txarrera egingo dutela sinetsi eta, hala ere, buruari tente eusteko.

Ez dut nahi ez ETAk eta ez Mariasantisimak baldintza dezan noiz egongo naizen triste eta noiz alai. Nahikoa lan ematen du egunero zoriontsu samar izateko ahaleginak, gainera kontrolpean ez ditugun aldagaien arabera ondo edo txarto sentitzeko.

Oraingo su-etena ez da azkena izan, baina inoiz baino aurrerago iritsi da, inoiz baino gehiago landu dira konponbiderako tresnak. Hor egongo dira erabilgarri, hurrengo ahalegina datorrenean.

Bitartean, ez dut etsiko, egoera normalagoa nahi dut. Eta ez da berez etorriko, ekarri egin beharko dugu. Beraz, aurrera bolie!

Nork: mikel.2007/06/08 08:00:08.296 GMT-4
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak