Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/28 22:52:31.244 GMT+2

Atzera bueltan

Goienkaria 2007.06.30

Domekan bi orriko erreportajea Ondarroaz El País egunkarian. Hasieratik intentzioa garbi: ‘Beldurrak isilarazten du demokrazia’. Gauza berririk ez. Baina berehala susmo txarragoa: ‘Arrantzale herria, euskaraz mintzo da, euskaraz pentsatzen du (...)’. Erdi aldera, berriro: ‘Kale errotuluak euskaraz bakarrik daude, espainolez ez’. Eta amaieran errematea: kazetariak ordua espainolez galdetu du kalean eta euskaraz erantzun omen diote. Ez dakiela esandakoan jasotako erantzuna: ‘Pues aprende’.

Garai batean ohikoa izan zen aurreiritziz eta intentzio maltzurrez kargatutako ‘kazetaritza’ gutaz Madrilgo egunkarietan. Boladan lasai samar geunden, baina bueltan datoz atzera. Kasu honetan, ordea, zerbait egin zait bereziki mingarri: euskara ere kakaztu nahia.

Nork: mikel.2007/06/28 22:52:31.244 GMT+2
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak