Tourrean etapa irabazi duelako dabil asteon denon ahotan. Baina azpimarratzekoa iruditzen zait Mikelek erakutsi duen izaera. Irabazi du asko saiatuta, mila ahaleginen ondoren, eta hori eredu ona da gauzak erraz lortzen ohituta gauden honetan. Irabazitakoan umil agertu da, bertute aipagarria harrokeria nagusi dugun garaian. Taldearekin esker oneko eta haien zordun aitortu da, elkartasunaren gorazarre bikaina eginez. Eta etapa irabazi duelako ez da loriatan ito, ondoren ere aurrean ibili da, jarraikortasuna erakutsiz.
Horri erantsi behar zaio euskaldun petoa dela,
bertsozalea, berrian idazten duela
egunerokoaz eta oso gurea azaldu dela
aldiro. Ikusita nolako jendea dabilen medioetan, erraldoia egin zait Mikel,
bere umilean.
Idatzi artikulu bat