Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2012/02/10 08:35:12.680 GMT+1

Arriskuak aukera

Goiena, 2012.02.10

Autolaguntzako gidetan gehiegi erabiltzen da, baina egungo edozein analisik erakusten du oraindik balekoa dela. Ondo baino hobeto dakite hori espekulatzaileek, alegia, arriskurik handiena dagoen toki berean dagoela irabazi neurrigabeen aukera.

Ni gizarteaz ari naiz, gure gizarteaz. Eta uste dut irabazi sozialak lortzeko ere arriskuen aurrean uzkurtu baino hobe dugula aukerak probesteko jarrera hartzea. Areago, esango nuke neurri batean ari garela.

Eragile ekonomiko batzuk elkartasunez jokatzea aukeratu dute krisiaren ondorioen aurrean, eta berrikuntza sustatzea edota merkatu berriak irekitzea. Balio horiek gero ere mesederako izango dituzte.

Euskalgintzan hausnarketa serioak irakurri ditut, hizkuntza-sistema gero eta konplexuago batean euskarak bizirauteko behar dituen estrategien gainean. Euskarazko hedabideak ere elkar hartzeko bidean dira,  hizkuntza komunitatearen mesedetan.

Debagoienean, dinamika horiez gain sortu beste ekimen bat -Bagara- eskualdea trinkotzeko helburuarekin, errepidez mundua eskura izatearen arriskuari erantzuteko.

Badakit, oro ez da urre. Baina uste baino urre gehiago dago zapaltzen dugun lurrean.

Nork: mikel.2012/02/10 08:35:12.680 GMT+1
Etiketak: elkartasuna debagoiena euskalgintza krisia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak