Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/07/21 08:44:46.229 GMT+2

Arrikrutz

Goienkaria, 2007.07.20

Ez dut oraindik bisitatu, baina ez zait denbora asko joango egin gabe. Bestela ere banuen asmoa, baina lankide baten kontuek biziki piztu didate gogoa.

Lankidea Arrikrutz haitzuloaren inguruko baserri batean jaioa da eta txikitatik ezagutu ditu kobaren gaineko gertakari bitxiak. Ondo gogoratzen ditu kobaren lehen ikertzaileak, karburozko argiekin, tartean Juan San Martin; baita Arantzazuko ikasleen sartu aldiak eta estuasunen bat ere; eta nola bera lagunekin barneratzen zen, sikateak putzuetan noraezean utzitako amuarrainak harrapatzera.

Ustezko artza lehoi agertu zenekoa ere ez da makala. Honen kopia bat ikusgai omen dago erakusketan. Bisitaren ibilbidea eta harainoko bidea primeran omen daude antolatuta. Zer gehiago nahi dugu?

Nork: mikel.2007/07/21 08:44:46.229 GMT+2
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak