Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/16 07:25:14.476 GMT+1

ArrasGates

Txiripa polita da Gates jaunaren lantegia hartuko ei duen Arrasatek erdi aroko harresiaren hiru ateak oraindik bizirik gordetzea. Baina ez da txiripa izango Microsoft Arrasatera etortzen bada: Europari begira ondo kokatuta gaude, eta berrikuntzarako ekosistema egokia ari gara sortzen.

Ez dakit, Guggenheim museoak Bilbo nola, Microsoftek berdin kokatuko ote duen Arrasate munduan. Auskalo. Baina argi izan dezagun hasieratik: horrelako enpresa bat etor daiteke gaur eta bihar joan, gaur hemen dituen abantailak bihar beste inon aurkitzen baditu. Guretzat garrantzizkoena ez da Microsoftek zer egingo duen gurean, baizik zer egingo dugun guk hura hemen dagoen bitartean, alde egiten duenean ondorioak hemen gera daitezen, gure eskuetan. 

Nork: mikel.2007/11/16 07:25:14.476 GMT+1
Etiketak: goienkaria microsoft arrasate | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak