Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/11/27 08:13:12.539 GMT+1

Arrasate musikaz

Goienkaria, 2009.11.27

Joan den larunbatean Amaia antzokian izan nintzen zarzuela ikusten eta bihar joatekoa naiz Arrasateko gaiteroen disko aurkezpenera. Batean zein bestean jende askoren lana behar izan da ekimenak aurrera eramateko. Faraoi egiptoarraren gortean ehundik gora lagun bildu ziren agertokian, antzezten edo musika jotzen, eta horiei erantsi behar zaizkie ilunpetakoak. Diskoan, aldiz, ageriko taldea txikia da baina hango eta hemengo musikari askoren soinuak entzun daitezke.

Bi ekimenak elkartuta, sekulako indarra adierazten dute. Eta nahi nuke pentsatu hau ez dela txiripaz gertatu, badela Arrasaten eta Debagoienean komunitate beregain eta jantzi gisa bizirauteko borondatea, eta bide horretan etorriko direla emaitza gehiago. Nahi nuke.

Nork: mikel.2009/11/27 08:13:12.539 GMT+1
Etiketak: zarzuela gaiteroak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak