Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/09 19:44:21.278 GMT+1

Arrasate gainbehera

Ia 300 biztanle galdu ditu Arrasatek iaz, Gipuzkoako herrien artean galerarik handiena. Bi mila biztanletik gora ditu galduak, azken hamar urtetan. Une bateko kontua ez den seinale.

Izango dira etxebizitza garestiak, eta inguruko herrietarako joera. Aipatu da herritarren bizi-maila, eta Donostiako bigarren etxebizitza; zergak arintze aldera bizitoki aitortzen dena, asteburuko atsedenleku besterik ez bada ere. Autopistak lanera etortzeko erraztasuna dakarren bezala, nonahi bizitzeko aukera ere ematen duela ezin uka.

Faktore asko, denak itxuraz balekoak. Eta, hala ere, ez dakit Arrasate hustearen arrazoi nagusia ez ote den bertan bizitzeko ilusio falta, tokiarekiko maitasun eza. Triste ikusten dut herria, noraezean.

Nork: mikel.2007/02/09 19:44:21.278 GMT+1
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak