Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/28 01:54:09.813 GMT+2

Ardatza

Goienkaria berezia, 2007.05.28

Hauteskundeotan, aginte maila eta atal guztien banaketa ez da gehienetan automatikoa izaten, baizik akordioei lotua.. Goazen atalka:

-          Nafarroan UPN eta CDN batuta ez dira gehiengo osora iristen. Beraz, aldaketarako aukera badago, eta ez bakarrik ‘Miguelico’ etxera bidaltzeko. Elkarbizitza bera izan daiteke orain helburu.

-          Nola edo hala, Batasunak eutsi egin dio bere boto zakuari. Zailtasun artean, alkatetza esanguratsuak berreskuratu ditu eta jarraitzen du ezinbesteko solaskide izaten, konponbiderako hurrengo ahaleginean.

-          PSEk gaina hartu dio PPri toki gehienetan, Madrilgo alternantziaren arabera. Gainean egonda, errazago izan dakioke konponbide alderako bilakaera.

-          EAJ jaten ari zaio EAri esparru partekatua. Eta bien artean ez dira iristen koalizioaren maila onenera.

Emaitza horiekin, EAJ-PSE izan daiteke hurrengo aldirako ardatza. Adi, ordea, Irlandan ardatz horrek ez zuen konponbiderik ekarri.

Nork: mikel.2007/05/28 01:54:09.813 GMT+2
Etiketak: goienkaria | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Baina Irlandan PP-Batasuna ardatzak ekarri du konponbidea (nolabait esateko), baina ardatz horretatik urruti xamar gaudela esango nuke, ala?

Nork: erral.2007/05/28 08:10:00.419 GMT+2
http://eibar.org/blogak/erral

Hain zuzen, eta ez bakarrik bi alderdi horiek ezin dutelako elkar ikusi. Hemengo Trimble eta Humek ere ez dute azken argazkitik kanpo gelditu nahi eta saiatuko dira bestelako ardatzak zapuzten. Agian, Nobel saria emango balitzaie...

Nork: mikel.2007/05/29 19:11:36.240 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak