Hainbat lekutan entzun dut dagoeneko: HUHEZIko Komunikazio ikasketak (IKO) eta Goiena taldea Aretxabaletan elkartzeko egitasmoa aztertzen ari omen dira. Esan didate oraingoz ez dagoela gaia lotuta; hain zuzen horregatik, eragiteko esperantzarekin azaldu nahi dut nire iritzia.
Bat. Aliantza estrategikoa iruditzen zait, egin beharrekoa, alde bientzat oso mesedegarria. Osagarritasuna erabatekoa da eta ibarrari ardatz ezin sendoagoa jartzen dio.
Bi. Debagoienaren ikuspegitik, ez dio asko axola non kokatzen den egoitza, metro lana egingo duen tranbiaren ondoan bada.
Hiru. Eskoriatzarentzat aukera paregabea litzateke Irakasle ikasketak indartzeko, dituen hutsuneak osatuz. Hor du iragana, eta hor du merkatu segurua hurrengo hamarkadan.
Idatzi artikulu bat