Goienkaria, 2008.06.13
Botako diogu grebaren errua hango edo hemengo gobernuari, garraiolariei edo Maria Santisimari. Eta lasai geldituko gara, hiritar zentzuzkoaren kontzientziarekin. Baina alferrik da.
Urte osoan jan nahi dugu tomatea, munduko beste puntatik ekarri behar bada ere. Ez dugu autoa geldirik uzten, ezta deskuidatuta ere. Ordaindu dezakegun guztia nahi dugu, juxtu eta larri ibili behar badugu ere. Eta aski zaigu norbaitek alarma txikiena piztea dendetako apalategiak husteko, atzetik etorriko denaz akordatu ere egin gabe. Hori bai, zerbait okertzen bada, aurkituko dugu nor izendatu errudun.
Ingurukoa jan, gutxiago eta hobeto mugitu, ahal baino maila bat beherago ibili, lankidetzan antolatu… Badago bizitzeko beste modu bat, apalago eta alaiago.
Erantzunak
Arantzabal.com blogian jarri juat ahotsak-etik etaratako bideua: 'zabale': gari ebaten berua galanta ta danok lekeixoka ta juerga baten
Nork: Iban Arantzabal.2008/06/13 13:04:22.640 GMT+2
http://www.arantzabal.com