Donostiako Martutenen dagoen ingurua da, eta asteon jakin dugu 4.300 etxebizitza ekologiko han eraikitzeko dagoen asmo baten berri. Energia aldetik beregainak izango omen dira etxeak, eguzki plaka, haize-errota eta beste hainbat tramankuluri esker.
Oso ondo dago etxe beregainak eraikitzea, energia kontsumoaren hazkunde zoroari aurre egiteko. Baina Antondegikoari beste kirats bat dario lurrin ekologikoaren azpitik. Maiatzean 500 etxebizitza gutxiago ziren egitekoak, eta kalifikazio aldaketarekin operazio ‘handia’ iragartzen zuten orduko digitalek. Eta ze kristo!, puntu batetik aurrera neurririk ekologikoena da ez gehiago eraikitzea, besterik barik. Antondegiko tramankuluei zelofan eta lazotxo itxura hartzen diet, estalki soilarena.
Erantzunak
Nork: Patxi.2007/11/23 10:58:15.302 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: mikel.2007/11/23 11:57:56.005 GMT+1