Txoko honetara hurbiltzen denak badaki nekez aurkituko duela futbol konturik.
Zergatik orain bai? Ba, inguruan bekozko ikusten dudalako jendea, areago Donostian lan egiten dudanetik. Gaur zioen lagun batek, inoiz ez duela lehen mailan iraun sasoi honetan Realak oraintxe dituen puntu apurrekin zegoen talderik. Real zalea da, eta etsita dago.
Gogoan dut Reala lehen mailara igo zeneko poza, Tolosan autobusa agurtu genuenean. Orain, bigarrenera jaitsita, ez dut neurri bereko penarik hartuko. Eta inguruak kontsolatzeko, badut proposamen bat. Bigarren mailan jokatzeko, Realak nahikoa izan lezake Zubietarekin. Berreskuratuko dugu Anoeta atletismoa bultzatzeko? Naroa Agirrek eta enparauek aukera bat merezi dute.
Idatzi artikulu bat