Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/09/18 08:14:23.616 GMT+2

Angelen epistola

Goienkaria 2009.09.18

Zutabe bat edo epistola… ik erabaki amaitzen du bere izkribua Angel Loidi aretxabaletarrak. Arkatzez eta letra dotorez idatzi dit, ikasturte sarreran egin nuen gonbidapenari erantzunez. Luzexka da lauki honetarako, baina osorik eta bere horretan kopiatu dut blogean, zinez baita polita.

Modu deigarrian uztartzen ditu euskara jatorra eta idazkera modernista, umorea eta salaketa. Esaterako, jubilatu zirenean caducado txarteltxoa jarri ei zieten eta orain osoleto. Ñoñostiarrak ere ez ditu ahaztu. Baina Angeli min eman dio Mugarritten haltzak eta zumarrak kendu izanak. Hori baimendu duenaren bihotzaz galdetzen du, ba ote duen bihotzik alegia. Izan ere, dio zorrotz, zuhaitzak bota dituzte errotonda jator bat egiteko.

Izkribua bere horretan kopiatuta

“Mikel Irizar’en eskeintza jarraittuas, poltzatxoan ‘piperrautsa’ artu ta Aretxabaletatik Arrasatera bide-gorrian beera beste askoren artean, udara-azken usañeko goiz presko ta ibilgiro ederrakin, bai, beste askoren artean, naiz jai eta astegunetan ere Kontxako ondartza baño erakargarrixaua, bai oixe! Oñati, Bergara ta Eskoitzakuek ere ugari ementxe, nais eta aietan ere ibilbide ederrak dituzten. Zorionak! orrelako ibilbideak egin dituztenei.

- (Ñoñostiarren esanetan)… ‘Aizuuu’ emen ere baditugu…’noski baietz’ edo ezetz? guri bost. Arrasatearren itzetan ‘olaokpa ala?’. Erdera itzulpena ere guk, euskera joskera eta doñuan ‘Asi es pues o qué?’.

Gai au basterrean aparkatu (orretarako beste toki askotan baño obeto) ta bide-gorri ortatik joanas Arrasateko ‘Mugarritten’ sartu baino leen, konturatu naiz nolako bide pillaketa dagoen. Saiesbidea bera ere, gure bide-gorriarren on-ondotik ezinbestean. Bai sarrera ta irteera ere toki berean. Gure buruaz gaindik, autopistako zubi ‘ederra’ bere babesa naiz eguski edo euri, batzarrak egiteko toki paregabea. Soberan dagoena errekara botatzeko aukera aparta. Gertuago ezin. Orrela, ur zikiñek beren usaña, kotxean erabat zikindu ez duten aizeari… Zerbait gehiago? Bai, leengo errepide zaharra, ta 50 m gusti oientzako, eta andik Santa Agedara azkar joan bear izan ezkero, bide motzagoa eraikitzeko lanetan.

Oiekin guztiekin oittuta (zoriones edo txarres) bada oraindik proba gehiago ere. ‘Nugarritteko’ zubira baño leen eta ondoren, sastraka ta zuhaitzak orpotik kendu ta bapo. Nolabaitteko ‘pantalla’ ondo egitten zuten zuhaitzak, batez ere geienak altzak (babestutako espezia izan arren). ‘Altza ez du biotzik…’ (Mikel Laboaren abestian) Botatzea baimendu duenak bai ote? Buru askorik ez beintzat. Konprome?

‘Kómprame’ esan arren inor es nau erosiko… Zaspi udaberri badittudala esanda ere, laster konturatuko da 7 x 10 + 5 = ? ori gutxienas. Kasi-kasi 16 urte badira lantokian basterreko apalean utzi eta ‘Caducado’ txarteltxoa jarri zigutela. Gaur berriz ‘Osoleto’ jartzen digute; edozeñek…Baño oraindik bada norbai doañeko langileen bearrean eta ‘Piperrautsa’ botatzeko prest. ‘Oso lentoak’ izan arren. Eskerrikasko Mikel. - Bale bale! Mostu… mostu. Que rollo… Gure iskuntzan. Naiko-naiko, orrelako erretolikak… Oraingo iskuntzan, zuhaitz kendu nahi bada ‘mostu’, soka bat sati bi egiteko ‘mostu’ (zeñekin geldittu, zuek esan)

Oartxo bat eta ‘punto’. Ez kitto. ‘Mugarritteko’ zubi ondoan bota dittusten altz eta zumarrak, errotonda jator bat egiteko izan dela…

Angel Loidi. Aretxabaleta.

Nork: mikel.2009/09/18 08:14:23.616 GMT+2
Etiketak: zuhaitzak errotondak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak