Goienkaria, 2007.06.01
Debagoienean ezin gara asko kexatu, kolpe batean esango nuke alkate izateko zorian diren guztiak euskaradun ganorazkoak ditugula. Ez da adierazle makala, hizkuntza normalkuntzara bidean ibarrak burutua duen lanarena.
Ze, oro har, ez da broma nola alderdiek pentsa dezaketen liderrek ez dutela bete behar hizkuntza eskakizunik. Hain zuzen, alkateez ari garela, munduko hiriburu bakarra alkate euskaraduna duena Estatu Batuetan dago, Boise da. Ez da hemen inor lotsatzen?
Egoera hau alda daiteke Nafarroako hiriburuan, azkenean Uxue Barkosek alkatetza lortzen badu. Ikaragarri gustatuko litzaidake hain juxtu Iruñean hastea hizkuntzarekiko joera lotsagarri hau aldatzen, eta emakume baten eskutik. Aro berri baten hastapena balitz?
Idatzi artikulu bat