Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/04 20:19:48.962 GMT+2

Aberri Eguna

Bat. Ez dut aspaldi ospatzen, ez bainaiz aberri zalea. Pozik hartuko nuke nafar erresuma zaharraren independentzia, errepublika konfederatuaren forma hartuko balu: auto-antolakuntza maite dut, eta Espainiaren –Espainia honen- menpeko izatea oso eginkizun nekosoa zait. Libre hobeto. Baina, ez etorri niri ‘Euskadi es la patria de los vascos’ esaka, lilura piztu nahian. Ez naiz eliza horretakoa.

Bi. Aberri eguna erabili izan da –bakoitzaren parrokia berotzeaz gain- iragarpen handiak edo handiusteak egiteko abagune gisa. Aurten ere badabil zurrumurrua: ETAk egin omen lezake -egun inguru horretan- adierazpen esanguratsua eta, horrela, bere kide politikoei hauteskundeetarako bidea zabaldu. Poztuko naiz hala bada. Baina, espero…

Nork: mikel.2007/04/04 20:19:48.962 GMT+2
Etiketak: euskalerriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak