Zenbat ganadu, zenbat jaki eta jenero, zenbat jende! Sansebastian egunean lan egin nuen, jai neukan arren, gaur Abadiñora joateko asmoz. Eta eguraldi aparta egin du, eguzkitsua eta eguerdi aldean epela. Bai giro zoragarria!
Beste behin ere harritu egin nau Durangaldean lehen sektoreak oraindik duen indarra. Baziren eskualdez kanpotik etorritakoak, debagoiendarren bat ere ikusi dut, baina ganaduzale eta ekoizle gehienak ingurukoak ziren. Zorionez. Izan ere, etorkizuneko joera da bertako produktuak kontsumitzea, ekoizle ezagunenak eta sasoian sasoikoak. Eta ez bakarrik osasuntsuagoa delako. Jeneroa urrinetik ekartzeko kalte itzela egiten diogu planetari, hori dirutan ordainduko bagenu ez genukeen zalantzarik izango.
Idatzi artikulu bat