Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/12/19 08:03:13.278 GMT+1

65 ordu

Bat-batean ez digute ba esklabutza asmatu Europako lan ministroek! Zer eta astean 65 ordu lan egiteko aukera oparitu nahi ziguten krisiari aurre egiteko! Hau da, sei lan egun eta egunean 11 lan ordu! Eskerrak europarlamentariek atzera bota duten.

Egia da gure enpresek munduan lehiatu behar dutela lan jarduna guk halako bi eta soldata gurea baino bost edo hamar aldiz txikiagoa onartzen duten langiledun enpresekin. Alde itzel horrek azaltzen du zergatik gure hazkundeak haienen heren edo laurdenera ez diren iritsi azken urteotan.

Baina ezin da esklabutza izan giltza berriro lehiakor izan gaitezen. Latigoa eta egurra baino planteamendu osoagoak eta serioagoak beharko dira ganorazko zerbait egingo bada. 65 ordu astean, okurridu be!

Nork: mikel.2008/12/19 08:03:13.278 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak