Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/13 16:00:00 GMT+2

Nire bostak

Superdiseinatzaileak sartu zidan porrua eta ezinezkoa zait, maite ditudan kantuen artean, bost maiteenak aukeratzea. Gutxienez 50 dira, eta bat ere ez daukat sobran. Orduan, hartu dut beste irizpide bat: aukeratu ditut nire bizitzan eragingarrien izan diren bostak. Eta hauek irten dira, hurrenkera kronologikoan:

A WITHER SHADE OF PALE. Procol Harum.

Hamalau urteko nerabe erromantikoa urtu egiten zen teklatuen sarrera entzute hutsarekin.

SPACE ODDITY. David Bowie.

Hamasei urteko gizontxoak entzun zuen ahots distortsionatua esanaz: ‘Ground control to Major Tom…’ eta susmatu zituen bestelako munduak, guretik kanpo.

ATHARRATZEKO JAUREGIKO KANTUA. Benito Lertxundi.

Hemezortzi urteko euskal militanteak deskubritu zuen Zuberoa doinu honekin, eta euskal kanta ezberdinak, sonoritate aberatsekoak, auto-estimu musikala igotzeko modukoak.

SPERED HOLLVEDEL. Alan Stivell.

Hogei urteen bueltan, beste teklatu zirraragarri bat, hau bretoia, eta gazte berrizaleak inbidia hartu zuen, Stivellena iruditzen baizitzaion askozaz modernoagoa, etxekoena baino.

ALHAGI. Abdel Gadir Salim.

Berrogeita zortzi urteko gizon heldua, musikaz asea, Egunkariak argitaratutako bilduma baten aurkitu nuen kantu hau eta berriro lilura. Bartzelonan ikusi nuenetik duela 3 urte, zinez maite dut agure sudandar martxosoa.

Orain porrua doakie ondokoei:

Jon

"Iñigo":http://www.sweetcreeps.com/euskaraz/index.php

Patxi

Leire

Pitilinario

Nork: mikel.2005/06/13 16:00:00 GMT+2
Etiketak: pedolibrekoak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Zure porrua hartu, eta tipula eta patata pixkatekin ea nere zerrenda osatzeko gai naizen. Atharratzekoa lapurtu didazu. Lan nekezagoa oraindik!

Estimatzen da Mikel.

Nork: Patxi.2005/06/17 23:11:49.319 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Amerikarra, asiarra, europearra, afrikarra eta ...

Nork: leceta.2006/03/16 15:53:47.829 GMT+1

Fabrizio de Andre, Franco Battiato, Francesco Guccini, Rino Gaetano eta Mina. Denak musiko italiarrak, azken 30 urteko konposatzaile honenetakoak. Pertsonalki.

Nork: pipistrello.2006/03/16 15:57:43.019 GMT+1

Fabrizio de Andre, Franco Battiato, Francesco Guccini, Rino Gaetano eta Mina. Denak musiko italiarrak, azken 30 urteko konposatzaile honenetakoak. Pertsonalki.

Nork: pipistrello.2006/03/16 15:57:44.121 GMT+1

Barkatu, bosto abesti ziren... ongi da, hor doaz: L´isola non trovata "francesco guccini", Gli ucelli "franco battiato" Mio fratello "Rino Gaetano" Testamento di Tito "Fabrizio de Andre" Colpo Di Luna "Mina"

Nork: Pipistrello.2006/03/16 16:04:52.428 GMT+1

Barkatu, bosto abesti ziren... ongi da, hor doaz: L´isola non trovata "francesco guccini", Gli ucelli "franco battiato" Mio fratello é figlio unico "Rino Gaetano" Testamento di Tito "Fabrizio de Andre" Colpo Di Luna "Mina"

Nork: Pipistrello.2006/03/16 16:05:30.708 GMT+1

Errenferentziak:

...erminologian). Nirea ez da blog pertsonala. Salbuespena egingo dut gaur, ordea: batetik, estimatzen dudan batek luzatu didalako gonbidapena, Mikel Irizarrek; eta bestetik, ez dudalako blog komunitatearekiko isolatu itxura eman nahi (gertutik ...

Erreferentzia: Euskara eta Publizitatea » (meme musikala) 2007/05/31 19:46:18.431 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak