Ez naiz AEDren fundatzaile, ez nintzen artean
Arrasaten bizi. Elkartea sortu eta gutxira abiatu zen Arrasate Press, eta
orduan igo nintzen euskalgintzaren autobus berritzailera. ATBko lehen txanpa
eta laster etorriko zen Arko; eta horrek bai, bete-betean harrapatu ninduen:
elkarte berriaren lehen presidentea izan nintzen. Eta hor ikasitakoa oinarri
izan nuen gero Goiena sortzeko orduan.
Sasoi betea izan zen, sormen eta kemen handikoa. Une askotan bidegile izan ginen, eta eskuzabal jokatu genuen atzetik etorri zirenekin, denentzat erreferentzia bihurtzeraino. Oraintsu betetzen ditu 25 urte AEDk, eta ospakizun programa bikaina dator. Baina, pozarekin batera, kezka ere hor dago: non da orduko sormena?
Dena den, zorionak!
Idatzi artikulu bat