Esanaren faltan ez zen inor jakin gabe geratuko: Euskadi Irratiak 25 urte bete ditu kanpai buelta artean. Eta nik poza hartu dut, oso gogoan baitut EITBren lehen alea sortu aurreko basamortua. Ez ditut gutxietsiko Loiola, Segura eta beste irratiak. Meritu handiko lana zen haiena, baina irrati publikoak beste anbizio bat ekarri zuen, agintearen bulkada lagungarria.
25 urte geroago, estimu handian dut Euskadi Irratia. Izan ditu gorabeherak, baina gaur oso maila onean dago. Egunero entzuten dudan irrati bakarra da eta aski zait behar beste informazio jasotzeko. Hori asko da euskaraz bizi nahi duenarentzat. Baina, gainera, zinez uste dut EITB talde osoan Euskadi Irratia dela produkturik duinena eta lehiakorrena. Zorionak horregatik.
Idatzi artikulu bat