Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/03/27 23:30:00 GMT+2

Banoa bainuetxera

Aspalditxo hartu nuen ohitura, laster 20 urte, eta on egiten dit. Dena suertatzen zait mesedegarri, bero hezea eta lehorra, ur beroa eta epela, mila moduko masajeak, ardurarik eza, irakurketa lasaia…. Beraz, Kataluniako La Garrigan emango dugu datorren astea. Han bigunduko ditut egunotan mahastian sortutako uzkurdurak, eta ahaztuko aberri omen eta alderdi multzo besterik ez den herri bat, ahaztu sikiera aste betez. Jarraitu, mesedez, bakearen galderari erantzuten, eta larunbatean berriro egongo naiz bueltan. Maite zaituztet.

Nork: mikel.2005/03/27 23:30:00 GMT+2
Etiketak: pedolibrekoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak