Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/05/08 11:00:00 GMT+2

Esteñibar Udalatxetik

Joan den astean opari bikaina bialdu ziguten Olaiak eta Julenek: Udalatx puntatik Gazetako argazki ederra, oraindaino ikusi gabe geneukan ikuspegia.

Izan ere, Esteñibarrera etorri aurretik, dexente ibiltzen ginen mendian, eta sarri samar egonak gara Udalatxen; baina, hemen katonatu garenetik, ez dugu mendira egin. Nonbait, lehen mendiak ematen ziguna, orain Esteñibarrek damaigulako.

Kontua da lagun batek baino gehiagok esan izan digula ze ondo ikusten den paraje hau tontorretik, baina Olaia eta Julen izan dira lehenak -mila esker zuei!- argazkia bialtzen. Aterata dago Udalatxetik iparraldera, atze-atzean Oiz mendia, ostean itsasoa.

Barrenean ikusten den auzoa da Gazeta, gure auzoa; argazkiaren erdi parean dago Berrio, Elgetako bideak zeharkatuta; eta ezker ertzean ageri da Mendraka, hor dago gure txakolinaren upategia.

Hemen duzue Gazetako gure aldea, zehatzago:

Erdi erdikoa da Esteñibar; gainean dago Matzorri, okindegi eta guzti; eskuinean, Burgiñas; barrenean, Beheitti; eta ezkerrean, Basalin eta Bolungarai. Fijatu ezkero, gure etxetik ezkerretara ikusiko duzue makinen txabola, eta haren inguruan mahastia, zelai orraztua.

Nork: mikel.2006/05/08 11:00:00 GMT+2
Etiketak: esteñibarkoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...aitez blogera Musu truk 2006/09/23 20:12:56.645 GMT+2 Probak Estenibarren Gaur Estenibarrera etorri gara urtero bezala gogo handiz mahatsa jaso eta bide batez Erreferentzia: Probak Estenibarren - Musu truk 2006/09/24 16:52:02.912 GMT

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak