Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/05/02 08:00:00 GMT+2

Intxaurra ihartu egin da

Lehendik ere kuttuna zen, baina Joxe gaixotu zenean bereziki estimatu genuen etxaurreko intxaurrondoa. Bere liburuaren hitzaurrean azaldu nuen hori. Hemen duzue, mahats-batze egun batez, kantarien atzean.

Iaz, makal agertu zen zuhaitza: orri gutxi udaberrian, eta intxaur kaskarren bat udazkenean. Aurten, esnatu ere ez da egin, guztiz ihartuta dago, hilik.

Esan ziguten sustraietan izango zuela gaitza, onddo mota batek eragingo ziola heriotza. Nik nahiago dut pentsatu Joxeri bizia eman zionean, berea galdu zuela.

Horrekin tristura arindu egiten zait.

Nork: mikel.2006/05/02 08:00:00 GMT+2
Etiketak: esteƱibarkoak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Denok sentitzen diagu faltan intxaur arbolaren gerizpea, hainbeste ordu, eta hain onak, igaro dizkiagu bere magalean, baita egunik beroenetan ere!

Nork: Joxe Aranzabal.2006/05/02 14:52:58.450 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak